XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1876arte, jauntxo eta merkatarien arteko elkarketa edo hurbilpenetik urrun, hauek karlista / liberal dikotomiaren muturretan egoten ziren, baina denboraren poderioz, moderantismoak, euskal agintaritza osoa Alfonso XII. Errestaurazioaren barruan sartzeko besteko bateratasun-puntu anbiguo eta zabala eskaini zuen.

Agintaritza osatzen zuten elementuen taldea, aipaturiko bi taldeez gain, atzerritarrez bete zen (ingeles, frantziar, belgiar, alemaniar, norbegiar, eta noski, espainiarrak), euren bizilekua euskal hiri nukleotan jarri zuten teknikari, merkatari edo inbertsoreak hain zuzen.

Bestalde, nekazal jatorriko edo hirietako herri mailako jendea ere sartu zen multzo honetan.

Zentzu honetan, giza-mugikortasuna nahiko nabaria izan zen, eta ordurarte ondasunetatik urrun zeuden batzuei gora egiteko aukerak eman zizkion.

Tradizioz, igoera bide bakarra eliza izan zen; Independentziaren gerratik aurrera ejerzitoa ere bai; XIX. mendearen erdian esparru berriak ireki ziren industria, etxebizitza edo boltsa-espekulazioaren bidez giza-maila igotzeko.

Errestaurazioan, eta Gerra Haundiaren aldeko abagadunearekin, goi-burgesiak Euskal Herriaren industrializazioari ekin zion eta klase agintari bezala finkatu zen.

Giza-talde honen barruan bi multzo bereiztu behar dira: estatuaren oligarkia-konplexuan parte hartzen duen burgesia eta beste burgesia, asimilatu gabea.

Burgesia monopolista meagintza eta industrigintzarekin erlazionaturik zegoen (Ibarra, Txabarri, Gandarias, Zubiria), bankarekin (Banco de Bilbao = Ibarra, Banco de Vizcaya = Zubiria) eta merkatal-kapitalearekin (Kuba = Epalza, Mexiko= Aresti).

Honen finkapena XX. mendeko hasieran siderurgia alorrak izan zuen batuketarekin batera eman zen, eta adibide garrantzitsuena Altos Hornos de Vizcaya entrepresaren sorrera da.

Modu berean kalifikatu genezake Banco de Vizcaya-ren sorrera, eta kontrola eta eragin ekonomikoa zuten enpresena: itsas-garraio ajentziak, aseguruak....

Hala eta guztiz, burgesia oligarkikoaren espainializazioa ez zen handik urte batzuetaraino hasi, 1906-1919, Gandarias, Zubiria, Ibarra eta abarrek inbertsio kanpaina gogorra hasi zuten arte estatuko enpresetan, edo bezalako entrepresetan.

Hortik aurrera, goi-burgesiaren barruan zegoen talde honen interesak oso loturik egon ziren espainiar kapital haundienekin, honek zekartzan ondorio politikoekin, edozein euskal planteamendu baztertzea, hau oso moderatua izanik ere, hain zuzen.

Bizkaiko oligarkiaren beste ezaugarri bat Familien politika deituriko praktika sistematikoa izan zen: askatasun oso mugatu eta nolabait itxietan oinarrituriko ezkontza sistema, honen ondorioz familiarteko bilerak eta garaiko enpresa haundi eta bankoen administrazio kontseiluak bat zirelarik.

Bestalde, goi-burgesiak gero eta jarrera adiskidegarriagoa izan zuen hasieran etorberriekin urrun egoten saiatu zen nobleziarekin.

Laister eman zen fusio eta sinbiosi fenomenoa, bai ezkontzen bidez bai burgesia barruko zenbaiten noble bilakaerarekin, hauek batzutan monarkiaren aldeko ekintzen ordez lortu zituztelarik tituluak, eta beste kasu batzutan erosi, besterik gabe.